Ekitaldiari hasiera emateko LH 3-4.mailako ikasleek prestatuko testua irakurri da eta LH 1-2.mailetako ikasleek baratzaren leloa idatzi eta esan digute.
Ondoren zinta moztu da eta baratzera sartu gara. Gero LH 5-6.mailetako ikasleek beren bertsoak kantatu dizkigute eta jarraian LH 3-4.mailetako ikasleek prestatutako intsektuen "hotelak" baratzan kokatu dituzte. Horren ostean HHko ikasleek desioen kutxa aurkeztu eta gure desioak bertan sartzeko gonbitea luzatu digute. Gainera eurek egindako txorimaloa ere baratzan jarri dute.
Saioari amaiera emateko limoi-zukua edan dugu eta desioen kutxa lurperatu da. Bertaratzerik izan ez baduzue hemen azpian dituzue hainbat bideo eta argazki:





















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina