Kaixo! Konturatu gabe 1.hiruhilabetea joan zaigu. Hemen duzue ikusgai ikasleek egindako hainbat lanekin osatutako bideoa. Espero dugu zuen gustukoa izatea!!!
2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
2020(e)ko abenduaren 21(a), astelehena
HIEROGLIFIKO LEHIAKETA
Kaixo!! Lehenengo hiruhilekoan Hizkuntza tailerrean hainbat lan prestatu ditugu: olerkiak, antzerkiak, asmakizunak eta baita hieroglifikoak ere. Horregatik azken horiekin lehiaketa bat antolatzea pentsatu dugu. Familika LHko ikasleek 30 txartel eramango dituzte haiek asmatutako hieroglifikoekin. Bakoitzaren inguruko pistatxoak emango dizkizuegu hemen. Gabonetan hieroglifikoak asmatzen saiatu eta zuen erantzunak blog-era bidal ditzakezue edota orri batean zuen seme-alabekin batera idatzi eta eskolara ekarri. Gehien asmatzen duenarentzat oparitxo bat izango da saritzat.
Anima zaitezte parte hartzera!!!
1.HIEROGLIFIKOA: Pista: ANIMALIA HANDIA
2.HIEROGLIFIKOA: Pista: JANARI GOXOA
3.HIEROGLIFIKOA: Pista: JANTZIA
4.HIEROGLIFIKOA: Pista: FRUTA MOTA
5.HIEROGLIFIKOA: Pista: ITSASOKO ANIMALIA
6.HIEROGLIFIKOA: Pista: MIKATZA NAIZ
7.HIEROGLIFIKOA: Pista: POLIEDROA
8.HIEROGLIFIKOA: Pista: FRUTA MOTA
9.HIEROGLIFIKOA: Pista: NON GORDE ZENITUEN JOSTAILUAK?
10.HIEROGLIFIKOA: Pista: FRUTA MOTA
11.HIEROGLIFIKOA: Pista: BARAZKI MOTA
12.HIEROGLIFIKOA: Pista: FRUTA MOTA
13.HIEROGLIFIKOA: Pista: FRUTA DA, EZ BARAZKIA
14.HIEROGLIFIKOA: Pista: GORPUTZEKO ORGANOA
15.HIEROGLIFIKOA: Pista: BARAZKI MOTA
16.HIEROGLIFIKOA: Pista: LANDAREA
17.HIEROGLIFIKOA: Pista: ELIKAGAI HORIA
18.HIEROGLIFIKOA: Pista: NON ZINTZILIKATUKO DUZU?
19.HIEROGLIFIKOA: Pista: ERAIKUNTZA MOTA
20.HIEROGLIFIKOA: Pista: PAPEREAN EGITEN DA
21.HIEROGLIFIKOA: Pista: GORPUTZ ATALA
22.HIEROGLIFIKOA: Pista: ZERUAN DAGO
23.HIEROGLIFIKOA: Pista: DURANGOKO AZOKAN TOPATUKO DUZU
24.HIEROGLIFIKOA: Pista: HITZAK BANATZEKO
25.HIEROGLIFIKOA: Pista: JANARIA DA
26.HIEROGLIFIKOA: Pista: ANTZINAKO ASMAKUNTZA
27.HIEROGLIFIKOA: Pista: GAZTELERAZ: BICHITO PEQUEÑO
28.HIEROGLIFIKOA: Pista: BARAZKIA
29.HIEROGLIFIKOA: Pista: ITALIAKO HIRIA
30.HIEROGLIFIKOA: Pista: ASTEKO EGUNA
Eleneren urtebetetzea
Kaixo!! Gaur abenduak 21 Eleneren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Bizkotxo eta pasta goxoak ekarri ditu. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
GORPUTZ PERKUSIOA ARTE ARLOAN
Kaixo!! Arte arloan LHko ikasleek gorputz perkusioa landu dute. Beheko estekan dituzue bideo pare bat beren trebetasunak erakutsiz:
Ikerren urtebetetzea
Kaixo!! Pasa den ostiralean abenduak 18 Ikerren urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
Izarren urtebetetzea
2020(e)ko abenduaren 3(a), osteguna
Abdullah-ren urtebetetzea
Gaur abenduak 3 Abdullah-ren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
Herri kirolak eskolan
Kaixo! Atzo abenduak 2 eskolako frontoian Herri kiroletako saio bat osatu genuen federazioko Gorkaren laguntzaz. Lokotxetan, zaku eramatean, txingetan, giza proban eta sokatiran aritu ziren LH 1-2-3.mailetako ikasleak. Gaur abenduak 3 euskararen eguna denez gero gure kulturako kirolak jorratzeko aukera izan dugu era honetan. Hemen dituzue hainbat argazki:











