2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Olentzero eguna eskolan

Kaixo!! Gaur abenduak 21 Olentzero eguna ospatu dugu Agiñako kaleetan zehar kantuka arituz. Hemen dituzue ikasleen argazki batzuk:


 



EGUBERRI ON!!

 



URTE BERRI ON!!



ZUEN DESIO ETA NAHI GUZTIAK BETE DAITEZELA!!!





2019 URTE ZORIONTSUA IZAN DEZAZUELA!!!

Eleneren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur abenduak 21 Eleneren urtebetetzea da. Agiñatik kantuka aritu behar garenez atzo ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

1.hiru hilabeteko emanaldia: Ura

Kaixo!! Atzo abenduak 19 1.hiru hilabeteko emanaldia osatu genuen eskolan. Gure ikasleak antzezle eta dantzari trebeak direla azaldu zuten. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten, hemen duzue emanaldiko bideoa:



2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

San Tomas azoka Usurbilen

Kaixo!! Joan den igandean abenduak 16 Usurbilen San Tomas azoka osatu zen. Bertan izan zen eskolako Guraso Elkartea eskola txikietako festako arropa saltzen eta baita gure ikasleek egindako ukenduak, xaboiak eta bainurako gatzak ere. Horrez gain garbantzuen apustua ere osatu zen eta gure eskolako Liliya Ivanushkina izan zen gehien gerturatu zena garbantzu aleen kopurura. 
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta baita Aginagako eskola txikia osatzen duzuen hezkuntza komunitate osoari ere!!!! Abestiak esaten duen bezala... Batera indartsuago gara!!!



Ikerren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur abenduak 18 Ikerren urtebetetzea izan da eta eskolan ospatu dugu. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

Enararen urtebetetzea

Kaixo!  Abenduaren 14ean Enararen urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

Izarren urtebetetzea

Abenduaren 11an Izarren urtebetetzea izan zen eta eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

Euskararen inguruan solasean Ikerren gurasoekin

Euskaraldiarekin bat Ikerren gurasoak gonbidatu genituen eskolara. Elkarrizketa polita egin genien eta euskararekiko duten ahalegina eta maitasuna transmititu ziguten. Hemen duzue elkarrizketa osoa bideo pare batean:





ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK ETA LASTER ARTE!!!!

2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

Euskararen eguna: Herri kirolak

Kaixo!! Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Horretarako herri kirolak antolatu genituen frontoian eta ikasle guztiak nahastatuta jolasean aritu ginen. Lokotxak, txingak, sega, zaku lasterketa eta sokatira praktikatu genituen. Hemen duzue bideotxo bat, ea zuen gustukoa den!!!


2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Munstro harrapatzaileak

Kaixo!! Gure LH 1-2.mailetako ikasleek gorputz hezkuntzako saioetan ipuin motore kooperatiboa landu dute. Hainbat saiotan Munstro Harrapatzaile bihurtu dira eta planteatutako erronkak gainditu dituztenez gero, ikasle bakoitzak diploma bat lortu du. Hemen dituzue gure Munstro harrapatzaileak!!!




Euskararen inguruan solasean

Kaixo!! Dakizuenez euskaraldiak aurrera darrai eta eskolan hainbat ahobizi eta belarriprest batzuk ere baditugu. Euskararen erabilera dela eta, ostiralean azaroak 30 eskolako amona batzuk etorri zitzaizkigun eskolara beren garaian euskararen erabileran zein zailtasun izan zituzten kontatzeko eta beste hainbat kontuez hitz egiteko ere bai. Hemen dituzue hainbat bideo ikusgai:


















ESKERRIK ASKO ZUEN BIZIPENAK KONTATZEAGATIK!!!

2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Erle eguna: Ian irabazle

Kaixo!! Azaroak 25ean Erle eguna ospatu zen Usurbilen. Urtero bezala marrazki lehiaketa ospatu zen eta gure eskolako Ian Iglesias Letamendiak saria irabazi zuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!





Erronka motore kooperatiboak

Kaixo! Lehenengo hiru hilabetea bukatzen ari zaigu. Gorputz Hezkuntzan LH 3-4-5-6.mailako ikasleekin erronka motore kooperatiboak osatu ditugu eta egindako lanarekin bideotxo bat duzue ikusgai hemen. Bi taldetan aritu gara eta elkarrekin kooperatuz edozein erronka gainditu daitekeela ikusi dugu. Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea!!

2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

Anjeren urtebetetzea

Pasa den igandean azaroak 25 Anjeren urtebetetzea izan zen. Astelehenean azaroak 26 eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!!





2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

Azaroak 25: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna

Kaixo! Jakingo duzuenez atzo azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatu zen. Guk pasa den ostiralean eskolan tratu onei buruz hitz egiten aritu ginen. Geletan hainbat bideo eta ipuin desberdin ikusi ostean, arratsaldean Tratu onen dekalogoa idatzi genuen. Eskolako pasiloan jarri genuen ikusgai. Ondoren jolas bat osatu genuen paratxuta erabiliz. Taldeka dekalogoan azaldutako lau hitz osatu behar izan genituen. Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki:













2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

HHko ikasleak sukaldari

Kaixo!! Azken egunetan sukaldari bikain bihurtu zaizkigu Haur Hezkuntzako ikasleak. Ikusi nolako patata tortila ederrak prestatu dituzten!!



Baratzean eta lorategietan lanean

Pasa den ostiralean azaroak 15 baratzean eta lorategietan lanean aritu ginen Eiderren laguntzaz. Hemen dituzue hainbat argazki: