2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena
Inauteriak eskolan
Kaixo!! Otsailaren 25ean inauteriak ospatu genituen eskolan. Horretarako baratzaren gaia hartuta mozorro desberdinak ikusi ahal izan genituen. Gainera jolasteko aukera ere izan genuen. Azpiko esteketan argazkiak ikusteko aukera izango duzue:
2022(e)ko otsailaren 24(a), osteguna
Hazitegia martxan!
Kaixo! Gure ikasleek hazitegia jarri dute martxan. Lan handia egin dute ondorengo argazkietan ikus daitekeen bezalaxe:
Ingleseko barnetegia
Kaixo! LH 5-6.mailako ikasleak otsailaren 21etik 25era ingleseko barnetegian daude. Primeran pasatzen ari dira. Hemen dituzue hainbat argazki:
2022(e)ko otsailaren 23(a), asteazkena
Bizikleta irteera
Kaixo! Gaur otsailak 23 LH 3-4.mailetako ikasleek bizikleta-irteera egin dute. Hemen dituzue gure txapeldunak!!!
Sendabelarrak
Kaixo! LH 3-4.mailako ikasleak sendabelarren inguruan ikasten ari dira Iraideren aitonari esker. Hemen dituzue argazki pare bat:
2022(e)ko otsailaren 21(a), astelehena
Ion Matxainen urtebetetzea
Kaixo! Otsailaren 20an Ion Matxainen urtebetetzea izan zen. Eskolan ospatu dugu gaur. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2022(e)ko otsailaren 18(a), ostirala
Lorontziak txukuntzen
Kaixo! LH 1-2.mailetako ikasleak lorontziak txukuntzen aritu dira marrubiak izan ditzagun. Hemen dituzue zenbait irudi:
Landerren urtebetetzea
Kaixo! Otsailaren 17an Landerren urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna
Baratza: bisita eta planifikazioa
Kaixo! Baratzarekin jo eta su gabiltza lanean. HHko eta LH 1-2.mailetako ikasleak bisitan egon ziren baratzaren inguruan ideiak hartzeko. LHko ikasleek baratzaren planifikazioarekin jarraitzen dute. Hemen dituzue zenbait argazki:
2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea
Uxuri eta Eiderren urtebetetzeak
Kaixo! Atzo otsailaren 14an Uxurik eta Eiderrek urteak bete zituzten. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
Natura-taldea
Kaixo! Gaur otsailak 15 Natura-taldea elkartu da. Bertan HHko Aiurik, Ianek eta Danielak beren lanak azaldu dituzte. Hona hemen argazki batzuk:
2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala
Baratza neurtzen
Kaixo! Jakingo duzuenez martxan jartzen ari gara baratza. Hemen gaituzue denok neurketak egiten.
Laster izango duzue berri gehiago!!
2022(e)ko otsailaren 10(a), osteguna
Ametsen urtebetetzea
Kaixo! Otsailaren 9an Ametsek urteak bete zituen eta eskolan bere urtebetetzea ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2022(e)ko otsailaren 5(a), larunbata
NEGUKO ESKEA
Kaixo! Atzo otsailak 4 neguko eskean atera ginen Aginagan zehar. Lura esnatu genuen makilekin eta arratsalde ederra pasa genuen. Hemen dituzue zenbait argazki:
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)