2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Txuri Urdin Izotz Jauregira irteera

1.Hiru hilabetean Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregira joateko aukera izan dugu izotz gainean irristaketan aritzeko. Egun pasa osatu dugu bertan. Hemen duzue bideotxo bat hainbat argazkirekin:


Nekaitzen urtebetetzea

Kaixo! Azaroaren 27an Nekaitzen urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!

Anjeren urtebetetzea

Kaixo! Azaroaren 25ean Anjek urteak bete zituen. Egun horretan Donostian ginenez azaroaren 26an ospatu genuen bere urtebetetzea eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!






2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Ahmed-en urtebetetzea

Kaixo! Atzo azaroak 11 Ahmed-en urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!




2020(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Behobia birtuala Agiñan

Kaixo!! Azaroaren 2an LH 4-5-6.mailetako ikasleek Behobia birtual lasterketa osatu zuten. Jakingo duzuenez aurten Covid 19-a dela eta ezin izan da ospatu Behobia Donostia lasterketa. Horren ordez Behobia Donostia birtuala ekimena martxan jarri zen. Era horretan 20 km-ko ibilbidea osa zitekeen astebetez edozein lekutan. Ikasleekin atletismoa lantzen aritu garenez erronka bezala Behobia Donostia birtuala osatzea planteatu genuen.... eta baita osatu ere!!!

LH 4-5-6.mailetako ikasleek kilometro bateko ibilbidean erreleboka aritu ziren 20 km-ak osatu arte. Era horretan denen artean osatu zuten lasterketa.

Hemen dituzue gure txapeldunen argazkiak:







2020(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Pagoetara irteera

1.Hiru hilabete honetan Pagoeta parketxera joan gara. Bertan erleen inguruko hainbat kontu interesgarri ikasteaz gain, erlategira joateko aukera ere izan dugu. Gainera parkean zehar orientazio jolas ederra ere egin dugu. Hemen dituzue egun polit honetako hainbat argazki: