2020(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Behobia birtuala Agiñan

Kaixo!! Azaroaren 2an LH 4-5-6.mailetako ikasleek Behobia birtual lasterketa osatu zuten. Jakingo duzuenez aurten Covid 19-a dela eta ezin izan da ospatu Behobia Donostia lasterketa. Horren ordez Behobia Donostia birtuala ekimena martxan jarri zen. Era horretan 20 km-ko ibilbidea osa zitekeen astebetez edozein lekutan. Ikasleekin atletismoa lantzen aritu garenez erronka bezala Behobia Donostia birtuala osatzea planteatu genuen.... eta baita osatu ere!!!

LH 4-5-6.mailetako ikasleek kilometro bateko ibilbidean erreleboka aritu ziren 20 km-ak osatu arte. Era horretan denen artean osatu zuten lasterketa.

Hemen dituzue gure txapeldunen argazkiak:







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina