PAILAPE BERRI
2022(e)ko irailaren 26(a), astelehena
Auritzen urtebetetzea
Kaixo! Irailaren 22an Auritzen urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Abuztuaren 20an urteak bete bazituen ere, eskolan ospatzeko bizkotxo goxoa ekarri digu. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2022(e)ko uztailaren 1(a), ostirala
Ikasturte amaierako gala
Kaixo! Ekainaren 21ean ikasturteari amaiera emateko Gala osatu genuen eliza zaharrean. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu zenuten guztioi. Ikasleek ikuskizun bikaina eskaini ziguten.
Etortzerik izan ez bazenuten hemen duzue emanaldiaren bideoa. Opor ederrak pasa eta irailean berriro ere elkar ikusiko dugu!!!
Ekosistemak antzerkia eta erakusketa
Kaixo!! 2. hiruhilekoko proiektuari amaiera emateko ikasleek antzerkiak prestatu zituzten eta eskolan zehar erakusketa antolatu zuten. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue bideotxo batzuk:
Baratzaren irekiera ekitaldia
Kaixo! Jakingo duzuenez aurten baratza martxan jarri nahi izan dugu eskolan. Familien ezinbesteko laguntza izanik azkenean gauzatu da baratzaren inaugurazio ekitaldia.
Ekitaldiari hasiera emateko LH 3-4.mailako ikasleek prestatuko testua irakurri da eta LH 1-2.mailetako ikasleek baratzaren leloa idatzi eta esan digute.
Ondoren zinta moztu da eta baratzera sartu gara. Gero LH 5-6.mailetako ikasleek beren bertsoak kantatu dizkigute eta jarraian LH 3-4.mailetako ikasleek prestatutako intsektuen "hotelak" baratzan kokatu dituzte. Horren ostean HHko ikasleek desioen kutxa aurkeztu eta gure desioak bertan sartzeko gonbitea luzatu digute. Gainera eurek egindako txorimaloa ere baratzan jarri dute.
Saioari amaiera emateko limoi-zukua edan dugu eta desioen kutxa lurperatu da. Bertaratzerik izan ez baduzue hemen azpian dituzue hainbat bideo eta argazki:
2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
June eta Iraiaren urtebetetzeak
Kaixo! Ekainaren 20an June eta Iraiaren urtebetetzeak ospatu genituen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2022(e)ko ekainaren 21(a), asteartea
LH 6.mailako ikasleei agurra
Kaixo! Jakingo duzuenez aurten LH 6.mailako ikasleek beren ibilbidea bukatzen dute gure eskolan. Horregatik agurtu egin genituen eskolan eta zenbait opari eman zitzaizkien. Zorte on guztioi zuen ibilbide berrian!!
LH 6.mailako ikasleen agurra 1
LH 6.mailako ikasleen agurra 2
2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




































