2021(e)ko urriaren 25(a), astelehena

Kaixo! Urriaren 24ean Iraidek urteak bete zituen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!





2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

Ian-en urtebetetzea

Kaixo! Urriaren 18an Ian-ek bost urte bete zituen. Ospatzeko bizkotxo eder pare bat ekarri zizkigun. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!




2021(e)ko urriaren 11(a), astelehena

EITB Aginagan

Kaixo! Urriaren 8an espero gabeko bisita bat izan genuen Aginagan. EITBko "Biba Zuek" saioko Mikel Elizegi "Happy bank" atala grabatzen aritu zen. Gure ikasleek aukera izan zuten grabazioa ikusi eta baita argazkiren bat elkarrekin ateratzeko ere. Hemen dituzue argazkiok:











2021(e)ko urriaren 1(a), ostirala

Umeen eguna

Kaixo! Gaur urriak 1, ostirala, umeen eguna ospatu dugu eskolan. Horretarako goizean altxorraren bila osatu dugu HH eta LHko etapatetako ikasleak, bakoitza bere aldetik. Ondoren Herri kiroletan aritu gara taldeka. 

Arratsaldean berriz, zinemaldia ospatzeko photocall-a osatu dugu eta ondoren Tadeo Jones 2 filma ikusi dute LHko ikasleek. HHko ikasleak berriz karaokean aritu dira eta baita jolasten ere.

Hemen dituzue egun honetako argazki batzuk:

ALTXORRAREN BILA LH:
















ALTXORRAREN BILA HH: 















HERRI KIROLAK HH:





















PHOTOCALL-A ETA FILMEA:















Herri kiroletako azalpena HHkoei

Kaixo! Jakingo duzuenez makinen proiektua lantzen ari gara hiru hilabete honetan. Baserrietako lanak erabiltzen dira maiz baina antzina ez zegoen horrelakorik. Zer erabiltzen zuten orduan? Tresna horien erabileratik hasita Herri kirolak sortu ziren. Laster Herri kirolak praktikatzeko aukera izango dugu. Horregatik LHko ikasleek HHko ikasleei Herri kirolen inguruko azalpenak prestatu eta osatu zituzten. Hemen dituzue hainbat argazki: