2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

Erakusketa eta ikasturte amaierako agurrak

Kaixo! 2020-21 ikasturtea bukatu zaigu. Amaiera emateko erakusketa antolatu genuen frontoian. Bertan ikasleek osatutako lanak aurkezteaz gain hainbat janari dastatzeko aukera ere egon zen. 
Erakusketa bukatzean Iñaki, Kattalin eta Jare agurtu genituen. Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki:



Txindokiko Itzalera irteera

Kaixo! Ikasturte berezi honi bukaera polit bat emateko Abaltzisketara irteera osatu genuen eskolako ikasle eta irakasle guztiak elkarrekin. Txindokiko Itzalera joan ginen eta bertan tirolinan eta abentura kiroletan aritu. Ondoren parkean jolasten egon ginen eta egunari bukaera ezinhobea emateko izozkia ere jan genuen. 

Hemen dituzue egun honetako hainbat argazki:




2021(e)ko ekainaren 11(a), ostirala

Doluaren lanketa

Kaixo! Oinherri elkartea eta Usurbilgo udaletxearen eskutik doluaren lanketa osatu da eskola desberdinetan eta nola ez, baita gurean ere. Horretarako gereziondoa landatu dute HHko ikasleek. Hemen azpian duzue bideotxo baten esteka:



2021(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

Bizikleta irteera

Kaixo! Aurreko astean bizikleta irteera osatu genuen LHko ikasle guztiak batera. Zubietaraino iritsi eta bertan bazkaldu genuen. Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk: