2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

UNAX ETA DANEL-EN URTEBETETZEAK

Kaixo! Gaur irailak 7 Danel eta Unaxen urtebetetzeak ospatu ditugu frontoian. Danelek abuztuan bete zituen urteak ta Danelek berriz irailaren 2an. Zorionak bioi eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!







2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna

2020-21 IKASTURTE HASIERA


Kaixo!!! Covid 19aren ondorioz hainbeste denbora elkarrekin egon gabe gogorra egin den arren, hemen gara berriz ere bueltan!!

Gogo handiz hasi dugu ikasturtea. Hasierako egun hauetan eguraldi ona aprobetxatzen ari gara Agiñako bazterrak ikuskatuz. LHko ikasleak asteazkenean irten ginen eta landaredia eta animalia batzuk ikusi genituen. Jolasteko aukera izan genuen eta baita Aniren aitaren etxean eguzkilore pipa goxoak dastatzeko parada ere bai.

Hemen dituzue zenbait argazki: