2022(e)ko uztailaren 1(a), ostirala

Ikasturte amaierako gala

Kaixo! Ekainaren 21ean ikasturteari amaiera emateko Gala osatu genuen eliza zaharrean. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu zenuten guztioi. Ikasleek ikuskizun bikaina eskaini ziguten. 
Etortzerik izan ez bazenuten hemen duzue emanaldiaren bideoa. Opor ederrak pasa eta irailean berriro ere elkar ikusiko dugu!!!



Ekosistemak antzerkia eta erakusketa

Kaixo!! 2. hiruhilekoko proiektuari amaiera emateko ikasleek antzerkiak prestatu zituzten eta eskolan zehar erakusketa antolatu zuten. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue bideotxo batzuk:

Ekosistemak proiektua 1

Ekosistemak proiektua 2 

 

Baratzaren irekiera ekitaldia

Kaixo! Jakingo duzuenez aurten baratza martxan jarri nahi izan dugu eskolan. Familien ezinbesteko laguntza izanik azkenean gauzatu da baratzaren inaugurazio ekitaldia. 

Ekitaldiari hasiera emateko LH 3-4.mailako ikasleek prestatuko testua irakurri da eta LH 1-2.mailetako ikasleek baratzaren leloa idatzi eta esan digute. 

Ondoren zinta moztu da eta baratzera sartu gara. Gero LH 5-6.mailetako ikasleek beren bertsoak kantatu dizkigute eta jarraian LH 3-4.mailetako ikasleek prestatutako intsektuen "hotelak" baratzan kokatu dituzte. Horren ostean HHko ikasleek desioen kutxa aurkeztu eta gure desioak bertan sartzeko gonbitea luzatu digute. Gainera eurek egindako txorimaloa ere baratzan jarri dute.

Saioari amaiera emateko limoi-zukua edan dugu eta desioen kutxa lurperatu da. Bertaratzerik izan ez baduzue hemen azpian dituzue hainbat bideo eta argazki: