2021(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
Martinaren urtebetetzea
2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala
Adivina, adivinanza
Kaixo! LH 1-2-3.mailetako ikasleek asmakizun batzuk proposatzen dizkizue. Ea erantzunak asmatzen dituzuen!!!
2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna
Gorputz adierazpena lantzen (Enpatia) LH 1-2-3.mailak
Kaixo! Atzo otsailak 17 LH 1-2-3.mailetako ikasleekin gorputz adierazpenaren lanketari bukaera emateko taldeka 3 aurkezpen prestatu zituzten gelan. Hemen azpian dituzue beren lanak ikusteko estekak. Espero dugu zuen gustukoak izatea:
Landerren eta Idurreren urtebetetzeak
Kaixo! Atzo otsailak 17 Lander eta Idurreren urtebetetzeak ospatu genituen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
2021(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
Uxuriren urtebetetzea
Kaixo! Otsailaren 12an Uxuriren urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Bere urtemuga otsailaren 14a igandea izango zenez, pixka bat aurreratu genuen ospakizuna. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
Ihauteriak 2021
Kaixo!! Otsailaren 12an Ihauteriak ospatu genituen eskolan. Gure asmoa Agiñan zehar kalejiran aritzea izan bazen ere, eguraldi txarra izan zela eta azkenean frontoian ospatu genituen. Ikasle zein irakasleak kirolariz mozorrotu ginen eta bakoitzak bere trebetasunak azaldu zituen. Hemen dituzue hainbat argazki:
2021(e)ko otsailaren 11(a), osteguna
Neguko eskea
Kaixo!! Otsailaren 4ean Agiñan zehar kantari ibili ginen Neguko eskean. Covid-a dela eta familiak gurekin batera kantatzera ezin izan zinatenez gerturatu, hemen duzue bideotxo bat:
2021(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena
Ametsen urtebetetzea
Kaixo! Otsailaren 9an Amets-en urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!
Gorputz adierazpena LH 4-5-6.mailetan
Kaixo!! Tabakalerara egindako irteeraren harira Gorputz Hezkuntzako saioetan gorputz adierazpena lantzen aritu gara. Bi lantxo osatu dituzte taldeka ikasleek. Lehenengo lanean enpatiaren inguruan aritu gara eta bigarrenean berriz konfiantzaren inguruan. Hemen dituzue ikusgai ikasleek prestatutako lanak:
Akrosport LH 1-2-3
Kaixo! Gorputz Hezkuntzan akrosport saioak egin ditugu LH 1-2-3.mailetako ikasleekin. Hemen dituzue taldeka osatutako lantxoen bideoak:
2021(e)ko otsailaren 7(a), igandea
Tabakaleran saioak LH 1-2-3.mailak
Kaixo! LHko 1-2-3.mailetako ikasleak ere Tabakaleran izan dira. Emozioen inguruan aritu dira ikertzen eta jolas eta jarduera desberdinak osatu ondoren talde osoak performance bat osatu du eskolako frontoian. Hemen dituzue ikusgai egindakoaren hainbat argazki eta bideo:
2021(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
Tabakaleran saioak LH 4-5-6.mailak
Kaixo! Jakingo duzuenez LHko ikasleak Donostiako Tabakalerara joan ziren bertan performance-ak zer diren ikasi eta ondoren talde bakoitzak berea sortzeko. Hemen dituzue LH 4-5-6.mailako ikasleen argazki batzuk, bertan egindako jarduera batzuen bideoak eta baita sortutako performance-aren bideoaren esteka ere:



















