2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

Urtarrileko urtebetetzeak

Urtarrilean 3 ikaslek urteak bete dituzte: Ibaiek urtarrilaren 8an, Xarek 9an eta Leirek 28an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!

2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

Jolas kooperatiboak

Urtarrilaren 27an jolas kooperatiboen beste saio bat izan genuen arratsaldean. Adin guztietako ikasleak nahastuta 4 jolas desberdin osatu genituen: Marrazkia, zubi mugikorra, enredatuta eta izarraren jolasa. Hemen dituzue argazki batzuk:

Marrazkia

Zubi mugikorra

Enredatuta

Izarra

Irakurketa partekatua urtarrilak 27

Ostiralean urtarrilak 27 irakurketa partekatuko beste saio berri bat osatu genuen. Hirunaka eta adin ezberdinetako ikasleak nahastuta irakurketa lantzen aritu ginen. Hemen dituzue argazki batzuk:

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

DANBORRADA 2017

Ostegunean urtarrilak 19 eskolako ludotekan danborrada egin genuen. Burrunba handia atera genuen eta danbor hotsak ia Aginaga guztian entzun ziren. 
Hemen dituzue egun horretako bideotxo batzuk. Ea zuen gustukoak diren!!

2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

Bertsolaritza

Aurreko astean urtarrilak 12 eta 13an Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak bertsolaritza lantzen aritu ginen. Doinu, puntu eta errima artean aritu ginen eta asko ikasi genuen. Hemen dituzue saio hauetako hainbat argazki:

Enpatia lantzen jarraituz

Kaixo gaur urtarrilak 17 LHko 1-2.mailako ikasleekin enpatia lantzen jarraitu dugu. Hainbat jarduera desberdin egin ondoren gaur taldekako lantxo batzuk prestatu ditugu. Ea gorputz adierazpenarekin zerikusia duten lan hauek gustuko dituzuen:

2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

Alejandro Tapiaren omenez

Jakingo duzuen bezala 2016 urtearen amaieran berri triste bat izan genuen, Alejandro Tapia Aginagako eskultore eta margolaria hil egin zen. Gure eskolarekin hartuemana izan zuenez gero eta herritar ospetsu bezala bere omenez LH-ko ikasle bakoitzak marrazki bat egin du eta gelaka bina argazki dituzue oraingoan ikusgai:

2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Gorputzaldiak Gorputz Hezkuntzan

Kaixo denoi!!! Hemen gara bueltan pilak kargatuta eta lan egiteko gogoz.
Gaur Gorputz Hezkuntzako saioan LH 1-2.mailakoek Gorputzaldiak izeneko unitatea lantzen hasi dira. Gorputz adierazpena eta sentimenduak landuko ditugu unitate honetan zehar. 1.saioan enpatia lantzen hasi gara, hau da, bestearen lekuan jartzea eta hainbat ariketa desberdin egin ditugu. Hemen dituzue bideotxo pare bat. Ea zuen gustukoak diren: