2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

June eta Iraiaren urtebetetzeak

Kaixo! Ekainaren 20an June eta Iraiaren urtebetetzeak ospatu genituen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!




2022(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

LH 6.mailako ikasleei agurra

Kaixo! Jakingo duzuenez aurten LH 6.mailako ikasleek beren ibilbidea bukatzen dute gure eskolan. Horregatik agurtu egin genituen eskolan eta zenbait opari eman zitzaizkien. Zorte on guztioi zuen ibilbide berrian!!

LH 6.mailako ikasleen agurra 1

LH 6.mailako ikasleen agurra 2 

 

2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Ur festa eskolan

Kaixo! Udari hasiera emateko ur festa osatu genuen eskolan. Hemen azpian dituzue zenbait argazki:












 

 

2022(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Bertso saioa

Kaixo! Dakizuenez aurten LH 5 eta 6. mailetako ikasleak bertsolaritza lantzen aritu dira ikasturte osoan zehar. Ikastaroari amaiera emateko bertso saioa eskaini ziguten eliza zaharrean. Hemen azpian dituzue saioko bi bideoren esteka. Lehenengo bideoan ikasleen bat-batekotasunaren trebezia ikus dezakezue, bigarren bideoan berriz, amaierako agurra duzue ikusgai:

Bertso saioa LH 5-6 2021--22 ikasturtea

Bertso saioa LH 5-6 agurra 

Udaneren urtebetetzea

Kaixo! Atzo ekainak 8 Udaneren urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!



 

2022(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

Jaioneren urtebetetzea

Kaixo! Maiatzaren 31an Jaioneren urtebetetzea izan zen. Zumaiara irteera egin genuenez ez genuen egunean bertan ospatu eta ekainaren 1ean izan zen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!




2022(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Zumaiara irteera

Kaixo! Maiatzaren 31an Zumaiara irteera egin genuen. LHko ikasleak Algorri interpretazio zentrora joan ziren eta HHko ikasleek aldiz Zumaiatik paseotxo bat eman ostean parkean jolasean aritu ziren. Irteera bukatzeko ikasle guztiak Itzurungo hondartzan elkartu ziren.

Azpiko estekan argazkiekin muntaitxo bat duzue ikusgai:

Zumaiara irteera HH